undefined

Txartel lagapena Granada CF taldearen partiduan

Txartel lagapena Granada CF taldearen partiduan

San Mameseko hurrengo partidurako txartela lagatzeko aukera kontsultatu

Edozein arrazoiarengatik partidura joateko aukerarik ez izatekotan, jarlekua klubari uzteko nahia duten bazkideek honela egin ahal izango dute:
Asteazkenetik, azaroaren 20tik, igandera arte, azaroaren 24ra, bazkideak aipatutako partidarako txartela laga ahal izango du, gure web orriaren bidez, BAZKIDEEN TXOKOAN atalean, bazkidearen zenbakia eta PIN zenbakia sartuz.

Denboraldi honetarako ezin izango da 10 partidu baino gehiagorako txartelaren lagapena egin.

Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei. Ordainketa, helbideratuta duten kontura edo bazkideak partida honetarako adierazten duen beste kontu batera TRANSFERENTZIA BATEN BIDEZ egingo da, hau izango da ORDAINKETAREN MODU BAKARRA. Bazkideak bere kuota helbideratuta ez badauka, kontu zenbaki bat adierazi beharko digu ordainketa egiteko.

Prozesu hau, CLUBAREN WEB ORRIAREN BIDEZ BAKARRIK egin ahal izango da.

Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.