undefined

Arbitrajeari buruzko hitzaldi didaktikoak

Arbitrajeari buruzko hitzaldi didaktikoak

Kike Ortiz de Artiñanok, Athleticeko Arbitraje Saileko arduradunetako batek, araudia eta epailearen figura azaldu dizkie Klubeko kategoria guztiei

Athletic Clubeko Arbitraje Sailak bukatu berri du joan den abuztuan hasi zuen Klubeko kategoria guztietara zuzendutako hitzaldi didaktikoen zikloa. 2008ko Aliron alebinak izan dira Athleticen Arbitreaje Saileko Kike Ortiz de Artiñanoren azalpenak entzuten azkenak. Epaile ohiak araudiarekin lotutako gai guztiak eta kategoria profesionalizatuetan ematen diren berrikuntzak azaldu dizkie. Oinarrizko futbol kategorietan, hitzaldien asmoa izan da epailearen figura Lezamako haurrei hurbiltzea, joko-arauei buruzko oinarrizko nozioak ezagutu ditzaten.

“Epaileari errespetua izatea eskatzen diegu Klubetik, taldekide gisa har dezatela, haiek bezala ikasten eta kirolaz gozatzen ari baita pertsona hori ere. Kiroltasunarekin erlazionatu behar dira berarekin, aurkako taldearekin egiten duten bezalaxe. Partida amaitzen denean epaileari eskua emateko gai izan behar dira, alderantziz ematen zaien bezalaxe”, azaldu du Ortiz de Artiñanok.

Jokoaren arauak ezagutzea jokalari bakoitzaren ardura da; izan ere, Kike Ortiz de Artiñanok erantsitako bideoan azaltzen duen bezala, ezagutza horren erabilera adimentsuak berebiziko garrantzia du berdegunean. Ortiz de Artiñanok Xabier Losantos Omar epaile ohiarekin batera egiten du lan 2007tik, Athleticen Arbitraje Sailean.