undefined

Bigarren itzuli osorako VIP sarrerak online eskuragarri

Bigarren itzuli osorako VIP sarrerak online eskuragarri

Athletic Clubek 19-20 Ligako denboraldiaren bigarren itzuli osorako sarrerak online jarri ditu salgai, Athletic Cluben web ofizialean eta San Mameseko VIP eremuan

2020ko urtarriletik aurrera jokatuko diren Ligako partida guztietarako VIP sarrerak eros daitezke dagoeneko, baita oraindik eguna eta ordua konfirmatu gabe dituztenentzako ere. Eguneko sarrera horiek San Mameseko VIP eremuko eserlekuei dagozkie eta oso ondo kokatuta daude; zelaiaren erdigunean. Gainera, zerbitzu apartak dituzte eskura.

Lau orduko partidak
Sarrera horiei esker, aurretiko giroaz gozatzeko aukera paregabea duzu. Partida baino ordu eta erdi lehenago ere sar zaitezke eta ostean ere beste ordubetez geratu, “hirugarren zatiaz” gozatzeko. Gainera, futbol-zelaia ezin hobeto ikusten da, eremu osoan pantailak daude jokaldi bat bera ere ez galtzeko, errepikapen eta guzti, eta 11 Michelin izarreko lan-talde batek zerbitzu gastronomiko aparta eskaintzen du.

SARRERAK 60€-AN, BAZKIDEENTZAT, VIP EREMUAN

Bazkideek San Mames VIP Eremurako sarrerak har ditzakete partida solteetarako, prezio berezian. Erosketa egitean, bazkideak bere lekua lagatzeko aukera onartu behar du. Sarrerak Athletic Club taldearen webgune ofizialaren bidez soilik lor daitezke, zehazki “Sarreren salmenta” atalean, “Match Day VIP Bazkideak” sekzioan, partida bakoitza hasi baino 48 ordu lehenagora arte.

Bazkide bakoitzak leku bakarra hartu ahal izango du, 19/20 denboraldiko partida baterako.

Klubak ezarritako prezioa 60€koa da, VIP sarrera bakoitzeko. Erosten den VIP sarrera ezin izango da transferitu. SMVA eremura sartzeko, VIP sarrerarekin batera, NAN eta bazkide txartela aurkeztu beharko dira.
Online erosketa:

Online erosketa