undefined

CD Bilbaok 125. urteurrena ospatu du

CD Bilbaok 125. urteurrena ospatu du

Bilbao Kirol Klubak, hiribilduko kirol erakunderik garrantzitsuenetako batek 125 urte bete ditu

CD Bilbao aitzindaria izan zen Bilbon eta Euskal Herrian kirol diziplina ezberdinak praktikatzen eta aurten bere 125. urteurrena ospatuko du. Bizitako urte horiek guztiak omentzeko gala bat ospatu dute klubeko 4.300 bazkideekin eta erakunde ezberdinetako hainbat gonbidaturekin. Aitor Elizegi presidentea, Jorge Gomez zuzendaritzako kidea, Juan Carlos Ercoreca Fundazioko presidentea eta Jon Vazquez-Eguskiza Fundazioko zuzendari nagusia izan dira Athleticen ordezkari gisa.

1894an sortu zen Sociedad Gimnastica Zamacois izenarekin. 18 urte geroago, 1912an, Bizkaiko Atletismo Federazioarekin eta Gorputz Hezkuntzarekin batera, egungo Kirol Kluba bihurtu zen. Bilbok urteetan zehar izan dituen aldaketen zati garrantzitsua da CD Bilbao, gaur egun Bizkaiko hiriburuan praktikatzen diren kirol asko sartu baitzituen erakunde honek. Praktikatzen hasi ziren kirolen artean, gimnasia, atletismoa, txirrindularitza, pilota, pala, saskibaloia, igeriketa, errugbia, halterofilia, motoziklismoa, bela, mendia, espeleologia, eskia, boxeoa, xakea, piraguismoa, tenisa, hockeya eta zirkua nabarmendu behar dira.