undefined

Berritze hirukoitza: Yulema, Eunate eta Moraza

Berritze hirukoitza: Yulema, Eunate eta Moraza

Athleticen ibilbide luzea duten hiru jokalariek bi denboraldiz luzatu dute kontratua, 2022ra arte

Emakumezkoen lehen taldeko hiru jokalariren kontratu berritzea sinatu du gaur Athletic Clubek. Talde zuri-gorrian ibilbide luzea duten Eunate eta Moraza atzelariek, eta Yulema Corres aurrelariak, gaur goizean sinatu dute 2022ra arte talde zuri-gorrira lotzen dituen akordioa.

Eunate Arraiza nafarrak (28 urte) zortzigarren denboraldia du Lezaman, aurretik Lagunak taldetan ibili ondoren. 217 partida ofizial jokatu eta 18 gol sartu ditu. Defentsako ezker hegalean jokatzen du egun, nahiz eta postu aurreratuagoetan ere jokatu duen.

Ainhoa Morazak (24 urte) defentsako eskuin hegalean jokatzen du eta bosgarren denboraldia du Athleticen lehen taldean. Realetik iritsi zen Donostiarra eta dagoeneko 134 partida jokatu eta sei gol sartu ditu.

Yulema Corres (27 urte) aurrelariak bere seigarren denboraldia du Athleticen. Arabarrak 133 partida jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin eta 57 gol sartu ditu. Horietako azkena joan den jardunaldian sartu zuen, Rayo Vallecanoren aurka.