undefined

Jone Ibañez eta Marta Perea lesionatuen egoera

Jone Ibañez eta Marta Perea lesionatuen egoera

Ibañezek senda-agiria jaso du belaunean ebakuntza egin ostean, eta Pereak eskuineko orkatilean aldebiko bihurritua du

Denboraldia hasi zenetik emakumezkoen Athletic Clubeko erizaindegia ez da inoiz hutsik egon. Azkenengoa Marta Perea izan da eskuineko orkatilan min hartu ondoren joan den jardunaldian Rayoren aurka Vallecasen. Galdakaoko erdilariari, igandean bertan egindako lehen azterketetan hezurretako lesio bat baztertu ondoren, egin dizkioten proba osagarriek eskuineko orkatilean aldebiko bihurritua duela zehaztu dute eta laster hasiko du haren sendatze prozesua.

Bestalde, Jone Ibañezi, urriaren 19an Lezaman Real Betisen aurka jokatu zuen partidan lesionatu zena, ezkerreko errotulan luxazio baten ebakuntza egin zioten astelehenean, eta gaur, asteazkena, senda-agiria jasotzea espero da, normaltasun osoz egin zen ebakuntza sendatzen jarraitzeko.