undefined

Lehen puntua Premier League International Cup txapelketan

Lehen puntua Premier League International Cup txapelketan

Athletic Clubeko 23 urtez azpiko taldeak 1-1 berdindu du Wolverhampton Wanderers taldearen aurka Gorka Guruzetaren golari esker

Athletic Clubek merezitako berdinketa lortu du Premier League International Cup 23 azpiko txapelketan, Wolverhampton Wanderers taldearen aurka, St George ‘s Park zelaian, Ingalaterrako Futbol Elkartearen zentru nazionalaren instalazioetan.

Partida arin hasi da okertzen, Benny Ashley-Sealen korrikaldi batek eta areaz barrutik egindako jaurtiketa gurutzatu batekin lehen gola lortu baitute hirugarren minutuan. Lehen ordu laurdena beteta, Iruk penaltia gelditu dio Jordan Grahamen jokalariari eta kornerrera urrundu du baloia. Athleticen lehen aukera garbia Kordobak izan du baina etxekoen atezainak baloia gelditu du; jarraian, Saladok baloia langara bidali eta gero, Terry Taylorrek erantzun du baloia zutoinera bidaliz.

Atsedenaldiaren ostean, Athletic egoerari buelta emateko prest agertu da. Gorka Guruzetaren burukada altu batek eta Nuñezi gol bat balio gabe utzi ostean, Guruzetak gola sartu du area barruan sartuta, Sondergaard behetik gainditu eta berdinketa lortzeko.

Berdinketa hau, joan den urrian Paris Saint Germain-en aurka Aldershoten jokatutako partiduko porrotari gehitu behar zaio. Datorren urtean, urtarrilaren 8an hain zuzen ere, Athleticek bere hirugarren eta azken partida jokatuko du E multzo honetan Liverpool FC taldearen aurka.


FITXA TEKNIKOA

WOLVERHAMPTON WANDERERS: Sondergaard; Sanderson, Marques, Francis (k), Csoka, Richards; Watt, Taylor, Campbell; Graham eta Ashley-Seal. Aldaketak: Thompson  Sandersonen ordez (77′).

ATHLETIC CLUB: Iru; A. Nuñez, Paredes, Murua, Rojo; Bernaola, Unai Naveira, Salado; J. Guruzeta, G. Guruzeta (k) eta A. Cordoba. Aldaketak: Baque G. Guruzetaren ordez (60’), Cabo Saladoren ordez (64′) eta Prados Muruaren ordez (76′).

Golak: 1-0, Ashley-Seal (3’). 1-1, G. Guruzeta (58′).

Epailea: Elliot Swallow. Txartel horiak Sanderson (22′), A. Nuñez (79′) eta Prados (81′) jokalarientzat.

Zelaia: St George’s Park (Inglaterra).