undefined

Helburua: bikote arriskutsua geldiaraztea

Helburua: bikote arriskutsua geldiaraztea

Jade Boho eta Barbra Banda EDF Logroñoko aurrelariak, Primera Iberdrolaren bigarren goleatzaile nagusia eta bigarrena asistentziak ematen dira, hurrenez hurren.

Larunbat honetan (17.30ean, 2. zelaia), Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldea Lezaman lehiatuko da berriro, Primera Iberdrolaren hamaikagarren jardunaldian. Urriaren 19az geroztik ez dute etxean jokatu lehoi emeek, hau da, Real Betisi 2-1 irabazi ziotenetik. Igandean Vallecasen etxean lortutako garaipenaren ostean, zuri-gorriak konfiantzaz gainezka daude EDF Logroño jasotzeko, kategoriako aurreko lerro eraginkorrenetako bat duena, Jade eta Barbra Banda afrikarrek osatutakoa. Lehenengoa, nazioartean Ekuatore Ginearekin ibilitakoa, zazpi gol egin ditu jada, eta bakarrik Jennifer Hermosok gainditzen du kategoriako golegile nagusien zerrendan. Bestalde, joan den udan EDFk fitxatu zuen Banda jokalaria, Zambian jaioa eta futbolean hasi aurretik bere herrialdean militar eta boxeolari izandakoa, Primera Iberdrolaren bigarrena da asistentzietan.

Errioxako taldea, Deportivo Abancarekin batera (azken honek Lezamako hiru puntuak eskuratu zituen), txapelketako errebelazioa da. Logroñoko taldeak igoera historikoa lortu zuen duela bi urte, eta bere debutean jaitsieratik kanpo geratu zen azken jardunaldian. Aurtengo denboraldian gauzak oso ezberdinak dira, Las Gaunasekoak seigarrenak baitira 14 punturekin, lehoi emeak dituztenak baino bat gutxiago (eta postu bat beherago). Gerardo Garcia bere teknikariaren eskutik, EDF Logroñok lantaldearen erdiaren aldaketa egin du bere bigarren urteari elitean aurre egiteko.

Aurreko denboraldiko aurrekariak Athleticen aldekoak dira, bere bi partidak irabazi baitzituen errioxarren aurka: 1-3 Las Gaunasen eta 4-3 Lezaman, azken honetan Lucia Garciak ‘hat-trick’ bat egin zuelarik.