undefined

Asko eskaintzeko duen aurrealdea

Asko eskaintzeko duen aurrealdea

Angel Villacampak golaren bidea aurkitzen dabilen aurrealde oso aldakorra du denboraldiko momentu honetan

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldea denboraldiko unerik onenean dago. Vallecasen zelaian eta EDF Logroñoren aurka lortutako garaipenek sailkapeneko bosgarren postuan kokatu dute talde zuri-gorria, sailkapeneko buruan dauden taldeekin alde handirik ez galtzeko asmoz. Azken bi partidetan 7 gol sartzea lortu du Athleticek eta bakarra jaso du. Zuri-gorrien aurrealdea ederto dabil eta taldeak erraz egiten du gola.

Ane Azkonak gola sartu zuen talde errioxarraren aurka eta aurrelariaren abiadura aprobetxatuz Unzuek sartu zuen bigarrena, denboraldi honetan  golegile bezala estreinatuz. Azkona eta Unzuez gain, Lucia Garciak ere beste horrenbeste egin zuen joan den larunbatean. Aurrelari internazionalak hiru gol egin ditu Azkonarekin dago berdinduta golegileen sailkapenean.

Erika eta Yulema, lesioetatik errekuperatuta, euren kalitatearekin laguntzen ari dira erasora begira. Kapitaina hamaikakora itzuli zen bi hilabete baino gehiago lehiatu ezinik egon ondoren eta gasteiztarrak, Rayo Vallecanoren aurka gola sartu ostean,  EDFren aurkako norgehiagokaren azken minutuak jokatu zituen. Nekane aldiz, bere sentsazio onenak aurkitu ezinik jarraitzen du, jokoan jarraikortasuna izatea eragotzi dion lehen jardunaldian izandako lesioaren ondoren. Leia Zaratek eta baita Amaiur Sarriegik ere, 8 golekin golegile nagusia da filialean, ekarpen handia egin diezaioke erasoko lerroari denboraldiko une honetan.  Oihane Valdezatek, Damaris Egurrolak, Maria Diazek, Marta Pereak eta Garazi Muruak gol bana sartu dute ere