undefined

San Mameseko gotorlekua

San Mameseko gotorlekua

Liga txapelketan orain arte gol gutxien jaso dituen taldea da Athletic; 19 puntu lortu ditu bere zelaian eta urtea bukatu arte lau taldek bakarrik gainditu dezakete zuri-gorrien marka hori

San Mamesen duen errendimendu bikainari esker, talde zuri-gorriak bere erregistrorik onenak gainditzen jarraitzen du. Granadaren aurka lortutako garaipenarekin, bere zelaiko LaLigako talderik onena bihurtu da Athletic, jokatutako 24 puntuetatik 19 lortuta. Bartzelonak (Camp noun 3 partida jokatzeke ditu oraindik), Real Madrilek (urteko azkena, abenduaren 22an, Athleticen aurka), Levantek (20 puntura irits daiteke gehienez) eta zuri-gorrien aste honetako aurkariak, Real Betisek (igandean Athletici irabazi beharko lioke sailkapen birtual honetan lehoiekin berdintzeko) bakarrik gainditu dezakete zuri-gorrien marka urtea bukatu baino lehen.

Lehoien zifra bikainek defentsaren segurtasunean dute oinarria, LaLigan gol gutxien jaso dituen taldea baita Athletic, bai etxean eta bai kanpoan. Zuri-gorriek hiru gol jaso dituzte San Mamesen (Valentzia, Valladolid eta Levanteren aurka), eta sei Katedraletik kanpo (Getafe, Leganes, Vigo, Iruñea eta bi Wandan). Bederatzi gol guztira, txapelketako onena jasotako golei dagokionez.

ATHLETIC CLUBEN ZENBAKIAK SAN MAMESEN – LaLiga 2019-20
• 8 partida (6 garaipen, berdinketa bat eta porrot bat)
• Jokatutako 24 puntuetatik 19 lortu ditu
• 13 gol alde / 3 kontra
• 5 partida atea hutsean mantenduz