undefined

Eunate eta Gaitasunaren Eguna

Eunate eta Gaitasunaren Eguna

Atzelari zuri-gorria oztopoak gainditzearen adibidea da eta zeinu-mintzaira ikasteko hartzen dituen klaseetako batean batu gara berarekin Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Atzelari zuri-gorria oztopoak gainditzearen adibidea da eta zeinu-mintzaira ikasteko hartzen dituen klaseetako batean batu gara berarekin Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bere eguneroko errutinaren barruan, Eunate Arraizak egun berezia bizi izan zuen atzo. Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo, kolektibo zabal horrek oztopoak gainditzeko duen gaitasun aitortzeko balio duen eguna.

Lezaman goizeko lan saioa egin ondoren, jaiotzetik ezkerreko belarritik gorra den jokalari zuri-gorria Bilbora joan zen zeinu-mintzairarekin duen bere asteroko (astearte eta ostegunetan) hitzorduetako batera. Euskal Gorrak-en, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioan, Athletic Clubeko atzelariak hizkuntza horretan komunikatzen ikasten du beste ikasle batzuekin batera. Gelan barreak besterik ez dira entzuten, inork ez du hitzik esaten.

Athleticekin kontratua berritu berri duen futbolari nafarrak ez daki nola garatuko den bere entzumen-ezintasuna, etorkizunean soinuak hautemateari utziko dion edo hitz egiteko gai izango den. Zuri-gorriak nabarmendu duenez, “pertsona arruntak gara eta dena egiteko kapazak gara, jendeak ezetz pentsatzen duen arren”. Athletic Cluben oztopoak gainditzearen adibide handienetako bat da Eunate.