undefined

“Ezin dut ukatu partida hau berezia dela”

“Ezin dut ukatu partida hau berezia dela”

Angel Villacampak bere talde ohiaren aurka jokatuko du datorren igandean lehen aldiz: Atletico Madril; Ligako bi titulu eta Kopako bat irabazi zituen harekin

Egutegian gorriz markatuta daukagun partida horietako bat da“. Angel Villacampak, emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaileak, bere taldea izan zenaren aurka, Atletico Madril, jokatuko du datorren igandean lehen aldiz. Talde koltxoneroarekin, entrenatzaile zuri-gorriak ligako bi titulu (2016-2017 eta 2017-2018) eta Kopako bat (2016) lortu zituen. Datorren igandean, 12: 00etatik aurrera, Primera Iberdrolako egungo txapeldunak (azken hiru tituluak irabazi ditu) lehoi emeak hartuko ditu Alcala de Henaresko Wanda Kirol Hirian.

Villacampak badaki madrildarren aurkako partida erronka handia izango dela, baina badaki denboraldiko unerik onenean iritsiko dela, agian, zuzentzen duen taldeak azken bi jardunaldietan utzi dituen sentsazioengatik. “Ezin dut ukatu partida hau berezia dela, klub horretan 10 urte eman ditudalako, baina baita haiek gure gainetik daudelako eta denboraldiko unerik onenean gaudelako ere”.