undefined

Garitanok urtebete egin du Athleticen buru

Garitanok urtebete egin du Athleticen buru

2018ko abenduaren 5ean, Athleticeko egungo entrenatzaileak lehen entrenamendua zuzendu zuen talde zuri-gorrian

Gaizka Garitanok urtebete egingo du gaur, abenduak 5, Athletic Clubeko lehen taldearen buru dela, eta oso kontuan hartu beharreko zenbakiekin. Derioko entrenatzaileak, eskumendeko zuri-gorria zuzendu ostean lehen taldera iritsi zena, urtebetean nortasuna eman dio taldeari, defentsako sendotasunean eta taldekideen arteko elkartasunean oinarrituta.

Gaizka Garitanok lehen taldean egindako zenbakiak nabarmentzekoak dira. LaLiga Santanderren jokoan egon diren 117 puntuetatik aulkian dagoenetik, 68 lortu ditu, 19 garaipen, 11 berdinketa eta 9 porrotekin. Gol kopuruari dagokionez, taldeak 44 sartu ditu bere agindupean.

Gainera, Garitanok zalantzarik gabeko segurtasuna eman dio talde zuri-gorriari, 31 gol jasoz, 2019-20 LaLiga Santanderren gol gutxien jaso duen taldea izanik 9 baino ez baititu jaso.

Iaz Kopan, bi garaipen eta porrot bat egin zituen eta golen 6/4ko balantzearekin.