undefined

Harrobiaz beteriko hamarkada

Harrobiaz beteriko hamarkada

CIES Futbol Behatokiaren txosten baten arabera, 2010etik 5 liga handiak aintzat hartuz, Athletic lehen postuan da harrobiko jokalariek jokatzen dituzten minutuei dagokienez

CIES Futbol Behatoki ospetsuak bere azaroko alean (50. edizioa) txosten oso bat argitaratu du 2010az geroztik Europako 5 liga handietan egon diren 42 kluben plantillei buruz.

Suitzako ikerketa-zentroaren lanean, Athletic Club lehenengo postuan ageri da kategoria goreneko partidetan harrobiko futbolariak erabiltzeari buruzko atalean. Horrela, klub zurigorria da ranking berezi honen buru, harrobiko jokalariek (UEFA definizioa hartzen da: 15 eta 21 urte bitarteko hiru urtez harrobiko kide izatea) Urtarrilaren 1etik jokatu diren Ligako minutu guztietatik  %61,3 jokatu baitute.

Zerrendan hurrengoak, FC Bartzelonak, hamalau puntu gutxiago ditu (%46,3) LaLigako beste talderik lehen hamarren artean agertzen ez den sailkapen batean jokatutako minutuen portzentajean.

HARROBIKO JOKALARIEK JOKATUTAKO MINUTUEN EHUNEKOA (2010-19)

  1. 1. Athletic Club – 61,3%
  2. 2. FC Barcelona – 46,1%
  3. 3. Olympique Lyonnais – 35,9%
  4. 4. Toulouse FC – 33,8%
  5. 5. Montpellier HSC – 31,9%
  6. 6. Bayern München – 30,2%
  7. 7. Stade Rennais – 28,4%
  8. 8. Arsenal FC – 28,4%
  9. 9. FC Schalke 04 – 27,4%
  10. 10. Manchester United – 26,2%

Iturria: txosten osoa