undefined

“Taldearen indarra da garrantzitsuena”

“Taldearen indarra da garrantzitsuena”

Benito Villamarin bisitatzeko bezperan, Garitanok min hartutakoen eta zigortutakoen artean pilatutako bajak ordezkatzeko eskatu dio taldeari

Gaizka Garitano Athletic Clubeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Lezamako instalazioetan, Sevillara joan aurretik, LaLiga Santanderreko 16. jardunaldia jokatzeko (Benito Villamarin, igandean, 14:00etan), Real Betisen aurka, “denboraldiko unerik onenean daude, bi partida irabaztetik dator, maila handiko indibidualitateak ditu eta partida edozein ekintzatan erabaki dezakete, Joaquin, Canales, Fekir… moduko jokalariekin“.

Denboraldiko helburuei dagokienez, entrenatzaile zurigorriak argi utzi nahi izan du: “Epe luzerako helburuak ikusteaz gain, bihar irabaztea pentsatu behar dugu, 29 puntu izatea 26 izan beharrean“. Athleticek, azken 39 jardunaldiak kontutan izanda, liga ‘birtual’ batean pilatu dituen zenbakiak ere nabarmendu ditu, hiru taldek soilik (FC Bartzelona, Real Madril CF eta Atletico Madril) lortu baitituzte puntu gehiago.

Azken irteeran Sadarren irabazi ondoren Osasuna taldeak zuen etxeko bolada apurtuz, Benito Villamarinen zerbait positiboa lortzeko zailtasuna kontuan hartu du entrenatzaileak, “zelai zailenetako bat“, Garitanok nabarmendu duenez, “etxetik kanpo irabaztearen hesia hautsi genuen, baina horrek ez du esan nahi erlaxatu behar dugunik, irabazteko gogoa dugu“.

Bajen inguruan galdetuta, Garitanok honakoa adierazi nahi izan du: “Beste jende batentzako aukera unea da, taldearen indarra da garrantzitsuena, guztiengan konfiantza dugu; taldea lehiakorrago egiten saiatuko gara. Bajak daudenean, taldearen indarra askoz handiagoa da, banan-banan dugun indarra baino“.