undefined

Atzelari zuri-gorriak golarekiko bolada onean

Atzelari zuri-gorriak golarekiko bolada onean

Yuri Berchichek Javi Martinezek azkenengoz lortutako erregistroa berdindu zuen igandean: defentsa gisa jokatuz Ligako bi jardunalditan jarraian gola sartzea

Yuri Berchichek marka berezi bat gainditzea lortu zuen joan den igandean Real Betisen aurka: atzelari gisa jokatuta bi gol sartzea bi jardunaldiz jarraian. 2011-2012. denboraldira jo behar dugu Athleticen halako marka bat berriz ikusteko.

Zarauzko ezker hegaleko defentsak 2019-2020 denboraldiko bere lehen gola sartu zuen Granadaren aurka joan den abenduaren 1ean, San Mamesen, LaLigako 15. jardunaldian. Yurik garaipenaren bigarren gola lortu zuen Granadaren aurka (2-0).

Astebete geroago, atzelari zurigorriak topo egin zuen berriro golarekin. Joan den igandean gertatu zen hori, Benito Villamarinen Real Betisen aurka jokatutako 16. jardunaldian. Yurik lehoien bigarren gola sartu zuen 3-2ko emaitzarekin bukatu zen partidan.

Horrelako lorpen bat berriro ikusteko, 2011-2012 denboraldira jo behar dugu, Marcelo Bielsa lehen taldearen buru zela. Javi Martinez izan zen bi jardunaldiz jarraian ezker hegaleko atzelari gisa jokatuz gola sartzea lortu zuena. 22. jardunaldian lortu zuen lehena, Espanyolen aurka. Lehoien bigarrena sartu zuen Martinezek (3-2) eta partida 3-3koarekin amaitu zen San Mamesen.

Astebete geroago, eta Yurik egin bezala, Javi Martinezek bigarren gola jarraian lortu zuen Real Betisen aurka Ruiz de Lopera zaharrean (egungo Bento Villamarin). Zuri-gorriek partida hori galdu zuten, Betisen aldeko 2-1eko emaitzarekin.

San Jose, partida berean bi gol sartzen azkena

Kasualitateei jarraiki, Real Betisen aurka izan zen ere, baina San Mamesen kasu honetan, Athleticen atzelari batek partida berean bi gol sartu zituen azken partida. Azken hamar denboraldietan Mikel San Josek bakarrik lortu du marka hori: 2012-2013 denboraldiko 1. jardunaldian lortu zuen erregistro hori erdilari nafarrak, 2-3koa eta 3-3koa sartu zituen hamar minutuko tartean, San Mamesen. Partida 3-5ekoarekin bukatu zen, Real Betisen alde.