undefined

Emakumezkoen Athletic Club – FC Barcelona San Mamesen jokatuko da

Emakumezkoen Athletic Club – FC Barcelona San Mamesen jokatuko da

Katedrala Primera Iberdrola ligako 15. jardunaldiko agertokia izango da urtarrilaren 5ean (igandea), zuri-gorrien eta katalanen arteko neurketan

Joan den urtarrilean San Mamesen jokatutako Athletic Club – Atletico de Madrid Kopako partidaren arrakastaren ondoren (48.121 ikusle bildu zituen neurketa horrek), bai eta joan den liga txapelketako 26. jardunaldian jokatu zen Athletic-Levante jendetsuaren ostean, Katedralak ateak irekiko dizkio berriz Angel Villacamparen taldeari.

Gure klubaren eta FC Bartzelonaren arteko norgehiagoka erakargarria urtarrilaren 5ean (igandea, 12:00etan) jokatuko da. Kataluniako taldea Primera Iberdrolako egungo liderra da, 31 punturekin. 11 jardunaldiren ostean, Bartzelonak hamar garaipen eta berdinketa bat eskuratu ditu, eta momentuz ez du porrotik ezagutu. Golei dagokienez, 46 gol sartu ditu eta lau baino ez ditu jaso, beraz, San Mameseko erronka handia izango da.

Datozen egunetan jakinaraziko dira partida horren inguruko xehetasun guztiak.