undefined

“Haur bat ere ez dadila jostailurik gabe geratu”

“Haur bat ere ez dadila jostailurik gabe geratu”

Klubak eta Fundazioak bat egin dute Gurutze Gorriaren jostailu bilketarekin eta urtarrilaren 5eko Athletic-Barça partidarako 5.000 sarrera emango dituzte

Primera Iberdrola ligako Athletic Club – FC Barcelona partidarako (urtarrilak 5, 12:00) 5.000 sarrera emango ditu Athletic Clubek, Bizkaiko Gurutze Gorriaren “Euren eskubideak jokoan” kanpainarekin bat egin eta jostailu berri, ez-sexista eta ez belikoa ematen duen edonorrentzat. Hala iragarri du gaur San Mamesen Maria Tato Athletic Clubeko idazkariordeak, Bizkaiko Gurutze Gorriaren “Euren eskubideak jokoan” kanpainaren aurkezpen ekitaldian.

Neurketa hau San Mamesen izango da, urtarrilaren 5ean, igandez, 12:00etan. Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak familia zuri-gorri osoaren laguntza eskatu dute Gabonetan haur bat bera ere Olentzeroren edo Erregeen oparirik gabe gera ez dadin.

Ekitaldian Jon Vazquez Eguskiza Fundazioaren zuzendari nagusia, Jone Ibañez futbolaria, Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado izan dira, baita Victor Gutierrez Bizkaiko Gurutze Gorriko presidentea, Isabel Iturbe RETABilbao Basketeko presidenteordea, Belen Arrojo eta Gaby Ocete Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalariak,  eta parte hartu duten erakundeetako beste ordezkari batzuk ere. “5a egun ezin hobea da familiek jostailu bat eman eta ekimen honekin bat egiteko. San Mamesen partida handi batez gozatzeko eta kabalgatarekin amaitzeko egun paregabea da”, adierazi du Maria Tatok argazki instituzionalaren ostean.

Datozen egunetan, Athletic Clubek jostailuak sarrerekin trukatu ahal izateko prozeduraren berri emango du, kanpainaren hasiera-data eta jostailuen bilketa-puntuak adieraziz. 5.000 sarreraren hasierako kopurua handitu ahal izango da kanpainan zehar, sarrera horien eskuragarritasunaren eta eskariaren arabera.