undefined

Keenan Mendibelzuaren lagapena

Keenan Mendibelzuaren lagapena

Athletic Clubeko jokalariak CD Getxon jokatuko du denboraldia amaitu arte

Keenan Mendibelzua Ziarsolo Athletic Clubeko aurrelari bilbotarra CD Getxon arituko da 2019-20 denboraldian. Ohorezko Mailan bigarren sailkatua da egun Getxo eta Hirugarren Mailara itzultzeko helburua du aurten.

Jokalaria 2000. urtean jaio zen, eta Athletic Clubeko Haurrak, Kadeteak eta Gazteak kategorietatik pasa ondoren Gazteak A taldera iritsi zen 2017-18ko denboraldian; urte horretan, zortzi gol lortu zituen Ligan eta Kopan jokatutako 25 partida ofizialetan. Pasa den denboraldian CD Getxon jokatu zuen jada, albiste honen argazkiak erakusten duen bezala. Lesio larria gainditu ondoren, Mendibelzua bere mailarik onena berreskuratzen saiatuko da elastiko getxotarrarekin, denboraldia amaitu arte.