undefined

Jon Rahmek ohorezko sakea egingo du Athletic-Eibar partidan

Jon Rahmek ohorezko sakea egingo du Athletic-Eibar partidan

Barrikako golf jokalariak, zuri-gorrien jarraitzaile sutsuak, Europako Merituaren Ordena eskuratu du

Jon Rahm golf jokalariak Athletic Cluben omenaldia jasoko du SD Eibarren aurkako partidaren atarian. Barrikakoak, munduko rankingean hirugarren postua lortuta, 2019 bikain bat osatu du, Europako Merituaren Ordena lortzera eraman duena, Espainiako golfean Severiano Ballesterosek soilik lortu zuena.

Ohorezko sakea egingo duen Rahmek Irlandako Openean, Espainiako Openean, Binakako Zurich Classicen, Ryan Palmerrekin batera, eta Dubaiko DP World Tour Championshipean garaipena lortu du. Iaz hil zen bere Aitona Sabin, Athleticen jarraitzaile sutsua izan zen. Gainera, Athletic Clubeko behe kategorien delegatua izan zen ere 33 denboralditan zehar.