undefined

Garitano eta Mendilibar: futbola, derbiak eta adiskidetasuna

Garitano eta Mendilibar: futbola, derbiak eta adiskidetasuna

Larunbateko partida baino lehen bi entrenatzaileen arteko solasaldi atsegin batean murgildu gara

Gaizka Garitano eta Jose Luis Mendilibar aspalditik ezagutzen dira. Futbol munduko bi gizon. Euskaldunak biak, bizkaitarrak. Gazteena Athletic Clubeko entrenatzailea, ‘Mendi’ SD Eibar taldekoa. Sasoi baten, jardunaldi honetan aurkari izango duten taldearen entrenatzaile izandakoak dira biak. Larunbatean San Mamesen jokatuko den derbia dela eta, Lezaman elkartu ditugu bi entrenatzaileak.

Eibar taldean elkarrekin aritu ziren. Mendilibar zen Gipuzkoarren entrenatzailea eta Gaizka Garitano taldeko kapitaina. Hainbat anekdota gogoratuz, futbolaren alde ederrenetarikoa azaldu digute bi entrenatzaileek.

Larunbat honetan San Mamesen jokatuko den euskal derbian aurkari izango dira bi lagunak. Biek daramatzate Athletic eta Eibar bihotzean. Talde bietako zaletuek ‘Mendi’ eta Garitanoz gozatzeko aukera izan dute. Gaur egungo futbolean eredu diren bi entrenatzaile dira Garitano eta Mendilibar.