undefined

Garitano: “Indarrez beteta gaude”

Garitano: “Indarrez beteta gaude”

Joan den igandean Sevillan galdu arren, zuri-gorriek Eibarren aurkako derbia irabaziko dutela apustu egin du entrenatzaileak

“Indarrez beteta gaude. Partida bat galtzeagatik ezin duzu ilusioa galdu. Joan den astera arte izandako dinamika onera itzuli behar gara, berriro irabazi behar dugu”. Athletic bihar San Mamesen SD Eibarren aurka jokatuko duen derbia (18: 30ean) irabazteko gogotsu dagoela adierazi du Gaizka Garitanok, iragan asteburuan Sevillan Betisen aurka galdu arren.

Zuri-gorrien entrenatzaileak “partida bizia” espero du, norgehiagoka asko dituena, “Eibarrek behartzen zaituen joko horrekin“. Garitanok bere talde ohiaren jokoa nabarmendu du: “Azken lau partidak galdu izanak ez die eragingo. Oso argi dute zer egin behar duten, eta beti lehiatzen dira topera. Oso goian egiten dute presioa eta baloiaren irteera asko zailtzen; deseroso sentiarazten zaituzte. Ondo defenditu beharko ditugu armaginen alboko erdiraketak, baita entsegatutako jokaldiak ere Bihar zelairatuko duen hamaikakoarekin garaieran irabaziko du Eibarrek, eta kontu handia izan beharko dugu horrekin “.

Garitanok ligako txapelketaren maila nabarmendu du ere: “Biharkoa irabazi eta urtea ondo bukatu nahi dugu Katedralean, zaleei beste garaipen bat oparituz. Lehen Mailako partida guztiek duten zailtasunez jakitun gara, ordea. Championsean hurrengo fasera igaro dira Ligako lau taldeak, eta Europa Ligan ere, hirurek egiten dute aurrera. Ez da batere erraza sailkapeneko goialdean egotea, Europan maila gehien duen txapelketa baita gurea. Horrela ari da erakusten, behintzat. Partida guztiak dira zailak, berdin du noren aurka jokatzen duzun”.