undefined

Lautik lau nahi ditugu

Lautik lau nahi ditugu

Athleticek laugarren garaipena gura du bihar Eibarren aurka, Reala, Alaves eta Osasuna mendean hartu eta gero

Athleticek larunbat honetan (18:30, San Mames) itxiko du Eibarren aurka (18:30, San Mames) 2019-2020 denboraldiko derbien lehen itzulia. Orain arte jokatutako guztiak irabazi dituzte zuri-gorriek.
Lau derbietatik lehena Realaren aurka jokatu zuten San Mamesen, Santander Ligako 3. jardunaldian, 2-0 irabazita (Williamsen eta Raul Garciaren golekin). Bi jardunaldi geroago, berriz ere San Mamesen, emaitza bera errepikatu zuen Athleticek Alavesen aurka, Raul Garciak eta Muniainek egindako tantoekin. 14. jardunaldian, ordura arte Sadarren porrotik ezagutzen ez zuen Osasuna bisitatu zuten lehoiek eta 1-2 gailendu ziren Williamsen eta Kodroren golei esker.