undefined

Jon Rahm, Eibarren aurkako ohorezko gonbidatua

Jon Rahm, Eibarren aurkako ohorezko gonbidatua

Barrikako golflariak San Mameseko palkotik ikusiko du armaginen aurkako partida

Merezita pentsa dezakegu gure kirolaririk unibertsalena dela. John Rahmek azken hogei egunetako jarduera frenetikoarekin bukatu du bikaina izan den denboraldia. Merituko Ordena eskuratu zuen lehenengo, Europako golfaren erregulartasuna aitortzen duen marka, jokalari erabakigarrienen eskura soilik; atzo, ostirala, Begoñako Amatxoren mantupetik igaro zen, eta gaur, San Mamesen ohorezko sakea egiteko prestatzen ari da. Jonek ohorezko palkoan ikusiko du partida, Kelley Cahill emaztearekin eta gertukoekin.

Rahmekin batera, Jose Julian Lertxundi, Jose Maria Arrate, Ana Urquijo eta Fernando Garcia Macua ere San Mamesen izango dira. Javier Clemente Euskal Selekzioko arduradun nagusia ere han izango da, eta Athleticen gonbidapenera erantzun dute ere Hristo Stoichkovek eta Ibon Urizar Azpitartek. Aurrelari bulgariarrak epaile bilbotarra zapaldu zuen Bartzelona eta Real Madrilen arteko Superkopako partida batean. Epaileak txartel gorria erakutsi zion jokalariari eta futbolaren munduak gaitzetsi egin zuen keinua. 29 urte igaro dira ordutik, eta, denboraren poderioz, bien arteko adiskidetasuna eta errespetua nagusitu dira.

Gainerako gonbidatuen artean, Yann Battefort, Frantziako kontsul berria Bilbon, edo Dario Urzay, Mejuto Galerian erakusketa amaitu berri duen artista bilbotar ospetsua, bai eta 2004an Athletic Cluben kamiseta deiseinatu zuena.

Era berean, C.D GaldakaokoHiriburuko de Saint Pierre d ‘Irubeko lapurtarren eta Leioako Emakumeak taldeko ordezkariak izango dira. Gainera, San Mameseko palkora bisitatuko gaituzten Peñak honako hauek izango dira: Catedral de León, Bembibre, Nuevo San Mamés, Etxegoien, La Gabarra de Lepe, Euskadiko Onenak Taldea, Gabarra Athletic eta Peña Athletic Euskal Lions.