undefined

Sestao River Club, aurkaria Kopan

Sestao River Club, aurkaria Kopan

Athletic Clubek derbi bat jokatuko du Ezkerraldeko taldearen aurka Kopako bigarren kanporaketan

2019/20 Kopako bigarren kanporaketako zozketak Sestao River Club eta Athletic Cluben arteko norgehiagoka ekarri du. Partida datorren urteko urtarrilaren 11 eta 12ko asteburuan jokatuko da, Las Llanasen; izan ere, txapelketa honetako txanda guztiak finalerdietara arte bezala, formatua partida bakarrekoa da maila txikieneko sailaren zelaian.

Ezkerraldeko taldea bigarren doa Hirugarren Mailako IV. multzoan, Bigarren B Mailara igotzeko play off postuetan. Lehen kanporaketako partidan, Sestao River Clubek CD Lugo kanporatu zuen penaltietan.

Athletic Clubek eta Sestaok hiru aldiz jokatu dute elkarren aurka Kopan, azkena 1988-89 denboraldian (1-0), joaneko partidan Las Llanasen golik gabe berdindu ondoren. Aurretik, Athletic ere pasa zen bi kanporaketetan: 1981-82an, Sestaon joaneko 1-0ekoa irauli zuen 2-0 emaitzari esker; eta 1982-83an, San Mameseko itzulian golik gabeko berdinketan, zuri-gorriek 0-1ekoa baliatu zuten.

Bigarren kanporaketa hau final-hamaseirenetako atarikoa da eta estatuko lau maila nagusietako 56 talde izango ditu.

Hauek dira Kopako bigarren kanporaketako partida guztiak:

  1. Sestao River Club – Athletic Club
  2. Real Jaen CF – Levante UD
  3. Real Murcia CF – CD Leganes
  4. UM Escobedo – Sevilla FC
  5. CP Cacereño – SD Eibar
  6. Club Portugalete – Real Betis
  7. AD Ceuta FC – Real Sociedad
  8. Zamora CF – RCD Mallorca
  9. UD Tamaraceite – Granada CF
  10. Marbella FC – Real Valladolid CF
  11. Garailea: Merida AD /CF La Nucia – RC Celta de Vigo
  12. UD San Sebastian de los Reyes – RCD Espanyol
  13. CF Badalona – Getafe CF
  14. Orihuela CF – Villarreal CF
  15. Haro Deportivo – CA Osasuna
  16. CD Badajoz – UD Las Palmas
  17. Barakaldo CF – Rayo Vallecano
  18. Garailea: Pontevedra CF / UD Ibiza-Eivissa – Albacete Balompie
  19. Cultura Leonesa – SD Huesca
  20. Unionistas de Salamanca CF – Deportivo de la Coruña
  21. Yeclano Deportivo – Elche CF
  22. Gimnastic de Tarragona – Real Zaragoza
  23. Recreativo de Huelva – CF Fuenlabrada
  24. CF Rayo Majadahonda- CD Tenerife
  25. CD Ebro – SD Ponferradina
  26. UCAM Murcia CF – CD Mirandes
  27. FC Cartagena – Girona FC
  28. UD Logroñes – Cadiz CF