Sarrerak Sevillarako
Sevilla FC taldeak 575 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi Sevilla FC-Athletic Club norgehiagokarako
Bi erakundeen arteko aurretiko akordioaren ondoren, sarreren prezioa 25 eurokoa izango da.
Partida hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke abenduaren 20tik, ostirala, 10.00etatik, datorren asteartera arte, abenduak 24, 10.00etara.
Beharrezko balitz, zozketa abenduaren 24an bertan, 12.00etan egingo litzateke.
San Mameseko txarteldegietan jasoko dira datorren abenduaren 26an, osteguna, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.
Sarrerak hartzeko, bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea ere.