
TacticalPadekin sinatutako lankidetza-hitzarmena
TacticalPadekin sinatutako lankidetza-hitzarmena
Lezamako talde guztietako teknikariek entrenamenduak planifikatzeko tresna berritzailea erabiltzen dute
Athletic Clubek eta TacticalPadek lankidetza-akordioa lortu dute, eta horren bitartez, klubeko talde guztiek entrenamentuak antolatzeko zein azterketa taktikoak egiteko erabili ahal izango dute tresna berritzaile hau. Lezamako talde guztietako teknikoek – Lehen taldetik eskola-taldeetara – erabiltzen dute tresna hau eta bi erakundeen artean lortutako akordioaren arabera, Athletic Clubek tresna garatzen eta hobetzen lagunduko du, TacticalPadeko profesionalen taldeari bere erabilera-esperientzia eta elkartrukea emanez.
TacticalPad kirol-softwarea da, azterketa taktikoak egiteko, ariketak marrazteko zein analisi-saioak planifikatzeko. Formazioak eta 3Dko animazioak marrazteko, bideoak editatzeko eta sortutako eduki guztia bideoetara eta irudietara esportatzeko tresna berritzailea da. Interfaze grafiko praktiko eta eraginkor baten bidez eskuratu daiteke.