undefined

San Mameseko VIP Gunearen esperientzia bizitzeko aukera bikoitza

San Mameseko VIP Gunearen esperientzia bizitzeko aukera bikoitza

Hemendik aurrera, bi partidatarako sarrerak eskuratzeko aukera izango dute bazkideek

2019/20 denboraldirako, partida egunetan (“Match Day”) San Mameseko VIP gunerako txartela erosteko eskaintza osatzen da, interesa duten bazkideentzat prezio berezian, eta hemetik aurrera bi partidatarako erosteko aukerarekin. Erosketa egitean, bazkideak bere jesarlekua lagatzea onartzen du.

Orain arte partida bakoitzerako sarrera bakarra eskuratzeko aukera bazegoen, orain, bi partida aukeratzeko eskeintza izango da. Dagoeneko modalitate hau erabili duten bazkideek aukera berri bat izango dute denboraldi honetan zehar eta orainarte erabili ez dutenek, bi partida aukeratu ahal izango dituzte bigarren itzuli honetan.

Partida jakin baterako sarrera horiek erosteko aukera etxean jokatuko den aurreko partida amaitu ondoren irekiko da. Hau da, adibidez: otsailaren 2ko Getaferen aurkako partidarako San Mameseko VIP gunean izan nahi duten bazkideen epea, urtarrilaren 19ko Celtaren aurkako partida amaitutakoan zabalduko da.

VIP GUNERAKO BAZKIDEENTZAT SARRERAK 60 €-tan
Klubak ezarritako prezioa 60 eurokoa da VIP sarrera bakoitzeko. Erosketaren ondorengo VIP sarrera transferiezina da. San Mameseko VIP guneko sarreraren ondoan, NAN eta bazkide txartela aurkeztea beharrezkoa izango da.

Sarrerak Athletic Clubaren webgune ofizialaren bidez soilik erosi ahal izango dira, zehazki “sarreren salmenta” atalean, “Bazkideentzako VIP sarrerak” atalean.

Bazkide-kodea eta PIN zenbakia sartu beharko dira bazkide gisa balioztatu eta erosketa egiteko. Bazkideek VIP sarrerak prezio berezian erosi ahal izango dituzte partida hasi aurreko gaueko 24: 00ak arte.

ESPERIENTZIA PARTIDAZ HARATAGO
Sarrera horiei esker, aldez aurreko giro guztia bizi ahal izango da partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik, eta ondorengo orduan “hirugarren denboraz” gozatu ahal izango dugu, San Mameseko beroa sentitu eta jokoaren ikuspegi ezin hobea izango dugu. Kalitate goreneko zerbitzuak eskainiko dizkigute 11 “Michelin” dituen taldeak. Eraztun osoan zehar pantailak izango dira partida zuzenean jarraitzeko, errepikapenak ikusteko aukerarekin eta xehetasun guztiekin batera.