undefined

Bihotz-biriketako erreanimazioa Athleticen

Bihotz-biriketako erreanimazioa Athleticen

Gure harrobikoek prestakuntza jaso zuten Athletic Clubeko zerbitzu medikoko profesionalen eskutik, horrelako larrialdi baten aurrean erantzuten jakiteko

Joandako abenduaren 16an, astelehena, Athletic Clubeko harrobiko talde gehienak elkartu ziren Lezamako barruko pabilioian. Klubeko sendagile, prestatzaile fisiko, erizain eta fisioterapeuta guztien laguntza izan zuten bertaratu ziren jokalari guztiek eta topaketa honen helburu nagusia landu zuten elkarrekin, hau da, larrialdi baten aurrean Bihotz-Biriketako erreanimazioa zelan egiten den azaltzea.

Lehenengo txandan Basconia, Emakumezkoen B taldea, Ohorezko Gazte mailako taldea, Emakumezkoen C taldea, Gazte mailako bigarren taldea eta Euskal ligako Kadete mailako taldea batu ziren. Hurrengo txandan, Lezamako harrobiko gainontzeko taldeak batu ziren Athletic Clubeko mediku-zerbitzua osatzen duten profesionalekin batera.