undefined

Gizonezkoen lehen taldeko lagapenak

Gizonezkoen lehen taldeko lagapenak

Gizonezkoen lehen taldean lagatuta dauden lau jokalarien egoerari erreparatu diogu: Hodei Oleaga, Peru Nolaskoain, Andoni Lopez eta Iñigo Vicente

2019a amaitzear dela, begirada bat bota diogu Athletic Cluben lehen taldean lagatuta dauden lau jokalarien ibilbideari. 2019/20 denboraldiaren erdialdean gaudela, hauxe da egoera:

Hodei Oleaga (UD Melilla)

Hasierako hamaikakoan izan da beti Bigarren B Mailako I. taldera iritsi zenetik, aurreko denboraldian LaLiga Smart Bankera igotzeko playoffak jokatzera iritsi zen taldera, alegia. Emaitzetan zorte handirik izan ez badu ere, Oleagaren papera garrantzitsua izaten ari da eta sei aldiz utzi du bere atea hutsean.

Peru Nolaskoain (RC Deportivo)

RC Deportivo ez dago bere egoera onenean, LaLiga Smart Bankeko azken postuan baitago. Hala ere, Nolaskoainek leku bat lortu du zelai erdian, Alex Bergantiños eta Vicente Gomezekin batera. Gainera, gol bat egiteko gai izan zen, garaipenaren gola azken minutuan gainera, CD Teneriferen aurka irabazitako partidan.

Andoni Lopez (Elche CF)

Pachetaren aginduetara, Elxen izaten dituen aukerak ondo aprobetxatzen ditu ezker hegalekoak. Hegal horretan geroz eta minutu gehiago jokatuta (Juan Cruzekin postu bat lortzeko lehiatzen ari da), Lopezek bederatzi partida jokatu ditu denboraldi honetan, eta Elxeko Errege Kopako estreinaldian neurketa osoa jokatu zuen.

Iñigo Vicente (Mirandés)

Deriokoa garrantzitsua izaten ari da Andoni Iraola buru duen taldean. Partidak igaro ahala, Vicente jokalari funtsezkoa bihurtzen ari da Anduvako taldearen eraso lerroan. Jokatu dituen 16 partidetan 4 gol sartu eta 3 asistentzia eman ditu.