
2019. urteko golen artean, onenetariko bost
2019. urteko golen artean, onenetariko bost
Emakumezkoen lehen taldeak 2019an sartu zituen goletatik bost onenetarikoak gogoratu ditugu
Urte asko daramatzatenek zein hasiberriek, kapitainek, baselinaz zein buruz sartutakoak. San Mamesen edo Reale Arenan. Gol asko eta golegile desberdinak. 2019. urtea denboraldiko unerik onenean amaituko da, 2020an ere gol erabakigarriak sartzen jarraitzea espero duten lehoi emeentzat. Urte berriari hasiera emateko partida gogorra San Mamesen FC Bartzelonaren aurka (urtarrilaren 5ea, 12etan)
Sartutako gol esanguratsuenetako batzuen laburpen txiki bat eskaintzen dizuegu.
1- Lucia García (Athletic Club 4 – 0 Sporting Huelva, 2018/19, 17. jardunaldia)
Lucia Garcia, aurreko denboraldiko eta gaur egungo pitxitxia, bakarrik gelditu zen Huelvako atezainaren aurrean korrikaldi ikusgarri baten ostean eta baloia bikain gurutzatu zuen partida erabakita uzteko. Norgehiagoka hartako azken minutuetan, Azkonak bere lehen gola lortu zuen emakumezkoen futboleko maila gorenean.
2- Vanesa Gimbert (Athletic Club 2 – 0 Levante UD, 2018/19, 26. jardunaldia)
Taldeko jokalari beteranoenak korner baten irteeran lortu zuen markagailua irekitzea. Taldeak, nahiz eta Atletico Madrilen aurkako partida galdu, garaipena lortu zuen Levanteren aurka Katedralean.
3- Leia Zarate (Sevilla FC 1-2 Athletic Club, 2018/19, 28. jardunaldia)
Denboraldiko une erabakigarria eta garaipen garrantzitsua Sevillan, une hartan Joseba Agirrek zuzentzen zuen taldearentzat. Lezamako aurrelariak, altuera handirik izan ez arren, bere potentzia ikusgarria erakutsi zuen jauzi egiterakoan eta Andaluziako atzelariak ezustean harrapatu zituen korner batean. Oihane Hernandezek bere lehen gola lortu zuen lehen taldearekin, jaurtiketa indartsu bati esker.
4- Marta Perea (Athletic Club 3-0 Madrid CFF, 2019/20, 2. jardunaldia)
Buñolen, Levanteren aurka denboraldiko lehen partida galdu ondoren, Villacamparen taldeak etxean debutatu zuen. Erika Vazquezek maila ikaragarrian jokatu zuen eta bi gol lortu zituen. Gainera, erdilari trebeak, pase ederra eman zion Martari, honek baselinaz bere lehenengo gola lortu zezan
5- Nekane (Reala 0-2 Athletic Club 2, 2019/20, 5. jardunaldia)
Garaipena Donostian eta horrekin batera, denboraldi hasierako dinamika negatiboa aldatu zen. Reale Arenan jokatutako presio handiko partidan, Athleticek garaipen handia lortu zuen. Azkonak pase bikaina eman zion Nekaneri lehen minutuan markagailua irekitzeko. Asko sufritu arren, lehoi emeek eutsi egin zioten markagailuari Donostian.