undefined

Muniain: “Ostiralean aukera ona dugu geure burua aldarrikatzeko”

Muniain: “Ostiralean aukera ona dugu geure burua aldarrikatzeko”

Zurigorrien kapitaina bere lesioaren azken txanpan dago eta Bernabeuko puntua ona egitea espero du datorren ostiralean, Ramon Sanchez Pizjuanen irabaziz

Iker Muniain hedabideen aurrean agertu da Athleticek Sevilla FC taldea bisitatuko duen astean, Ramon Sanchez-Pizjuanen (ostirala 3, 21: 00etan). 2019a “pozik” eta “baikor” egoteko moduko urtea izan dela adierazi du eta 2020rako “onena” espero duela aitortu du Athleticeko kapitainak: “Gauza politak eta hunkigarriak lortzeko borroka egiten du batek. Argi dugu gogor  borrokatu beharko dugula eta ahalegin guztia egin beharko dugula hori lortzeko. Orainarte egin duguna hobetu nahian eta anbizioarekin “.

Lehoiek 2020ko lehen norgehiagoka Ramon Sanchez-Pizjuanen izango dute Sevilla FC taldearen aurka. Muniainek aurkari zuzena dela eta maila “oso onean” hasi duela denboraldia nabarmendu du: “Ostiraleko norgehiagoka aukera ona da gure burua aldarrikatzeko. Taldea dagoen ildo beretik jarraitu ahal izatea nahiko nuke: jokamolde leial eta indartsuarekin. Ea Bernabeuko puntua ona egiten dugun eta Ramon Sanchez Pizjuan bezalako zelai zail batean irabaz dezakegun “.

400 partida ofizial betetzetik gertu dago. Txantreakoak, joan den azaroaren 20an jasandako lesioaren ondoren, baikortasunez egiten du aurrera errekuperazio prozesuan: “Ondo nago, dena aurreikusitakoaren arabera doa. Erritmo nahiko altuan ari naiz lanean, taldearekin entrenatzerako orduan erritmoa jarraitu ahal izateko. Bikain joan da prozesu guztia”, onartu du Sevillaren aurkako neurketan parte hartzea baztertu duen bitartean.