undefined

“San Mamesen jokatzea ohorea da”

“San Mamesen jokatzea ohorea da”

Angel Villacampak bere lehen sei hilabeteen errepasoa egin du Bilbon, Katedralean bere lehen partida zuzentzeko egun gutxiren faltan

Joan den maiatzean baieztatu zen. Angel Villacampa zen emakumezkoen lehen taldearen agintea hartzeko aukeratua. Teknikaria, birritan pentsatu gabe, Bilbora etorri zen Athleticen emakumezkoen lehen taldea entrenatzera. Toledoko entrenatzailea laster integratu zen Bilbon (berak Lezaman bizitzea nahiago izan zuen arren) eta bere ingurune berriaz gozatzen du, bereziki janariaz, kiloren bat edo beste irabazi duela onartzen baitu. Euskararekin ere bere lehen pausoak ematen hasi da.

Talde zuri-gorriak denboraldi honetan San Mamesen jokatuko duen lehen partida zuzentzeko aukera izango du, urtarrilaren 5ean (12: 00etan). Bartzelonaren aurkako partidan “athleticzale guztiak taldearekin zein klubarekin harro sentitzea” nahi du.

“Villa” Bilboko itsasadarren inguruan ibili da paseoan norgehiagoka jokatzeko egun gutxi falta direla eta Athleticen koloreak defendatu ahal izateagatik pribilegiatua sentitzen dela aitortu du. “Horrelako klub baten partaide izateak, hain filosofia bakarrarekin eta hain errotuta dauden printzipio batzuekin, pribilegiatu gisa sentiarazten nau”.

Hurrengo bideoan azaltzen du nolakoa izan den bere egokitzapen prozesua eta barnean dituen sentimenduak erakusten ditu beretzat hain berezia den aste honetan.