undefined

Ainhoa Hernandezek ohorezko sakea egingo du San Mamesen

Ainhoa Hernandezek ohorezko sakea egingo du San Mamesen

Munduko txapeldunordea den Balonmano Zuazoko kapitaina omenduko dute igandean Athletic-FC Bartzelona partidaren atarikoan

Ainhoa Hernandez Zubileta Evolution Zuazo eskubaloiko jokalaria omenduko du Athleticek igande honetan, San Mamesen Athletic Cluben eta liderra den FC Bartzelonaren artean jokatuko den Primera Iberdrolako hamabosgarren jardunaldiko partidan (12: 00etan). Barakaldarrak zilarrezko domina lortu zuen joan den abenduan Japoniako Munduko Txapelketan Espainiako selekzioarekin, finalean Holandaren aurka 30-29 galdu ondoren.

Hernandezek joan den udan berritu zuen eskubaloiko elitean dagoen Barakaldoko taldearekin. Ainhoak 24 urte ditu, eta nazioartean dabil 2013tik. Bere talentua eta ahaleginari esker, Zuazoko lidergo eta konpromisoaren eredu da harrobiko emakume gazteentzat, eta, Estatu mailan eta atzerrian eskaintza handiagoak jaso arren, kapitainak nahiago du bere herriko taldean lehiatu.