
Lehen taldea |
Amigdalitisak jota, Gaizka Larrazabalek ez du Sevillara bidaiatuko
Amigdalitisak jota, Gaizka Larrazabalek ez du Sevillara bidaiatuko
Muniain eta Aduriz prest daude ia, Oihan Sancetek txartel-zigorra bete behar du eta De Marcos min hartuta dago
Gaizka Garitanok ezin izango du bihar Gaizka Larrazabal zelairatu, jokalariak duen amigdalitisa dela eta. Muniain eta Aduriz sendatze bidean dira eta taldearekin entrenatzen aritu dira jada. Hala ere, ez dira bihar Sevillan izango.
Oihan Sancetek zigorra bete behar du txartelengatik eta Oscar De Marcos, lesionatuta, deialditik kanpo gelditu behar izan da ere.