undefined

Sarrerak Sestaorako

Sarrerak Sestaorako

Sestao River taldeak 400 txartel bidaliko dizkio Athletic Clubi Las Llanasen jokatuko den Kopako norgehiagokarako

Sestao River taldeak 400 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi Las Llanasen jokatuko den Kopako norgehiagokarako. Partida hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urtarrila 3tik, ostirala, 10.00etatik, asteartera arte, urtarrilak 7, 10.00etara.

Beharrezkoa balitz, zozketa urtarrilaren 7an, 12.00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 18 eurokoa izango da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira datorren asteazkenean, urtarrilaren 8an,10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea.