undefined

Athletic Club-FC Bartzelona partida zuzenean emango da

Athletic Club-FC Bartzelona partida zuzenean emango da

ETB izango da partida zuzenean eskainiko duen telebista urtarrilaren 5ean, igandean, 12: 00etatik aurrera

Athletic Clubek eta FC Bartzelonak igandean jokatuko duten Primera Iberdrolako hamabosgarren jardunaldiko partida zuzenean ikusi ahal izango da ETBko lehen katean (ETB-1) 12:00etatik aurrera. Estadio berrian lehena izango da sailkapeneko egungo liderra eta garaitu gabekoa den talde kataluniarrarentzat. Erronka handia da Angel Villacampak zuzentzen duen taldearentzat. Entrenatzaile zuri-gorriak bere lehen partida zuzenduko du San Mamesen.

Lehoi-emeak urte berriari garaipen batekin hasiera ematen saiatuko dira. Bultzada handia litzateke datorren otsailean Erreginaren Kopako lehiari ekingo dion taldearentzat.

Sarrerei buruzko informazio guztia jakiteko sakatu hemen