Gure harrobiaren emaitzak
Urteko lehen asteburu honetan lehiatu diren Athletic Clubeko oinarrizko futboleko sei taldeen markagailuen errepasoa
Gure harrobiko sei talde bakarrik aritu dira ligako txapelketean azken bi egunetan.
Bilbao Athleticek lehen itzulia amaitu zuen Lezaman Deportivo Alaves B-ren kontra 1-o irabazi eta gero, Artolak lehen zatian eskuratu zuen gol bati esker; horrela, Joseba Etxeberriaren taldeak LaLiga SmartBank mailara igotzeko play off postuetan hasiko du bigarren itzulia Bigarren B Mailako II. multzoan. Bolada ona darama ere CD Basconiak; atsedenaldiaren ostean Cabok eskuratu zuen gol batekin, 0-1 irabazi zuen Somorrostron eta zazpi jardunaldi jarraian daramatza galdu gabe. Kadeteak B taldeak Ohorezko Mailako liderra izaten jarraituko du Balmaseda FC-ren aurka etxean 4-1 irabazi ondoren; Hierrok, Albonigak, Vicandik eta Hurtadok eskuratu zituzten golak.
Emakumezkoen Athletic Club B taldeak 2019. urtea amaitu zuen bezala hasi zuen 2020. urtea, Valladoliden CD Parquesolen aurka 1-0 galduz; porrot honekin, taldea bigarrena dago sailkatuta Reto Iberdrola Norten eta FC Barcelona da atzotik mailako lider berria. C eta Kadeteak taldeek larunbateko norgehiagokak irabazi zituzten.