undefined

Sestaorako sarrerak: sariduna 1785 zenbakia

Sestaorako sarrerak: sariduna 1785 zenbakia

Zenbaki hori eta ondorengo 399ak, hau da, 2184ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute

Las Llanas futbol zelaian jokatuko den partidurako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 1785a izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 399ak, hau da, 2184ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute.

2339 bazkide guztira apuntatu dira zozketa honetarako.

Sarreren prezioa 18 eurokoa izango da.

San Mameseko txarteldegietan bihar jasoko dira urtarrilaren 8an, asteazkena, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.