undefined

Gure harrobiaren emaitzak

Gure harrobiaren emaitzak

CD Basconiaren zortzigarren partida jarraian galdu gabe nabarmendu da gure beheko kategorietako asteburuan

Bilbao Athleticek bere neurketa asteazkenean Haro Deportivoren aurka jokatuko duenez (iragan asteburuan CA Osasunaren aurka Harok Errege Kopako partida jokatu baitzuen), Lezamako gure taldeek jokatu dituzten gainerako norgehiagokei begirada bat bota diegu.

CD Basconiak bere dinamika onarekin jarraitzen du. Patxi Salinasen taldeak, Sodupen lortutako golik gabeko berdinketarekin, zortzi partida daramatza galdu gabe. Emaitza horiek Hirugarren Mailako IV. multzoko seigarren posturaino eraman dute.

Bestalde, Emakumezkoen Athletic Club B taldea garaipenaren bidera itzuli da asteburu honetan, Matapiñoneran Madrid CFF B 0-4 gaindituta. Iraia Iturregiren taldeak bi puntura du lidergoan dagoen FC Bartzelona B taldea.

Zortea Gazteak A eta Gazteak B taldeen partetik egon zen berriz ere. Gure taldeek Ohorezko Mailako eta Liga Nazionaleko lidergoan jarraituko dute beste astebetez, hurrenez hurren. Imanol de la Sotaren mutilek 1-2 irabazi zioten etxetik kanpo SD Leioari eta Jon Solaunen mutilek 3-2 irabazi zioten SD Beasain KE taldeari Lezaman.

Kadeteen A taldeak, Euskal Ligako liderrak, 0-0 berdindu zuen bigarren sailkatua den Antiguoko KE etxean eta B taldeak, berriz, Abadiño KE taldeari irabazi zion etxetik kanpo.

Azkenik, Emakumezkoen C taldeak CD Derioren aurka berdindu zuen lagunarteko partidan eta Kadeteek CD Arratia gainditu zuten.