undefined

Kopako aurkariaren zain

Kopako aurkariaren zain

27 aurkarien artean aterako da lehoien arerioa final-hamaseirenetako zozketan (13:00etan)

Athletic Clubek gaur jakingo du bere aurkaria nor izango den, 13:00etatik aurrera, 2019-20 Kopako final-hamaseirenetarako egingo den zozketan. Lehen bi kanporaketetan CF Intercity eta Sestao River Club kanporatu ostean, Gaizka Garitanoren taldeak 27 aurkari desberdin izan ditzake.

1/16 kanporaketa berriz ere partida bakarrera jokatuko da maila txikiagoko taldearen zelaian (Athleticek Lehen Mailako talde bat aurrez aurre izanez gero soilik jokatu ahal izango litzateke San Mamesen, eta beti ere bere bola parekatze horretan arerioarenaren aurretik ateratzen bada) datorren astean, asteartea 21 eta osteguna 23 bitartean.

Lehoiek 2. B mailako hurrengo zortzi taldeetako baten aurka jokatu dezakete (horietako lau Superkopa jokatu dutenen aurka arituko dira eta zozketan aterako diren lehen kanporaketak izango dira), Bigarren Mailako sei taldeetako baten aurka edo Superkopan egon ez diren Lehen Mailako hamahiru taldeetako baten aurka (Real Madrid CF, Atletico Madrid, FC Barcelona eta Valencia CF izan ezik).

ATHLETIC CLUBEK AURKARI HAUEK IZAN DITZAKE KOPAKO 1/16-ETAN:

  • LEHEN MAILAKO TALDEAK: Real Betis Balompie, RC Celta de Vigo, SD Eibar, RCD Espanyol, Granada CF, CD Leganes, Levante UD, RCD Mallorca, CA Osasuna, Real Sociedad, Sevilla FC, Real Valladolid CF eta Villarreal CF.
  • BIGARREN MAILAKO TALDEAK: Elche CF, Girona FC, CD Mirandes, Rayo Vallecano, CD Tenerife eta Real Zaragoza.
  • BIGARREN B MAILAKO TALDEAK: CD Badajoz, CF Badalona, Cultural Leonesa, CD Ebro, UD Ibiza-Eivissa, UD Logroñes, Recreativo Huelva eta Unionistas de Salamanca CF.