“Kopa intentsitate berdinarekin jokatzen jarraitu behar dugu” | Athletic Club
Lehen taldea

“Kopa intentsitate berdinarekin jokatzen jarraitu behar dugu”

Iago Herrerinek Athletic eta Elche taldeen arteko zozketa eta Celtaren aurkako igandeko partidaren balorazioa eman du

“Kopa intentsitate berdinarekin jokatzen jarraitu behar dugu”
“Kopa intentsitate berdinarekin jokatzen jarraitu behar dugu”
2020ko urt. 14a

Athletic eta Elche CF taldeen arteko Errege Kopako final-hamaseirenetako zozketaren berri izan bezain laster, Iago Herrerinek prentsaurrekoa eman du Lezamako prentsa aretoan. “Egia esan, bolak pasatzen ari ziren eta izen handiko aurkariak geratzen ari ziren“, aitortu du lehiaketaren bi partidetan hamaikakoan jokatu duen atezainak. “Zelai ezaguna da, duela gutxi han jokatu dugulako Intercity-ren aurka. Kontuz ibili beharko dugu Elcherekin, partida bakar batean edozer gauza gerta daitekeelako; formatu honek ez dizu inolako akatsik egiteko aukerarik ematen. Baina dagoeneko 3. Mailako taldeen aurka jokatu dugu Kopa honetan, eta seriotasun handiz hartu dugu. Horrela egiten jarraitu behar dugu lehen minututik“.

Herrerinek aurtengo denboraldian egin duen jardunari ere erreferentzia egin dio: “Kopan jokatzea tokatu zait, baina eginkizun horrekin ere ez naiz egokitzen. Jakina, denok gehiago jokatu nahi dugu, eta misterrak erabakitzen du. Objektiboak ere izan behar dugu, eta taldekide bat maila izugarrian badago eta taldea ere dinamika onean, zailagoa da. Nire zeregina etengabe entrenatzea da, eta Unairengana ahalik eta gehien hurbiltzea, tokatzen zaidanean hor egoteko“.

Athleticen hurrengo aurkaria den Celtari dagokionez (San Mames, igandea, 18:00etan), talde galiziarraren dohainak azpimarratu ditu atezain zuri-gorriak: “Jokalari bikainak ditu eta kalitate handiko jokalariak bereganatu ditu. Egia da ez direla uste zuten emaitzak ateratzen ari, baina oso arriskutsuak dira, lehen itzulian erakutsi zutenez. Baina gu ondo ari gara etxean, indartsu gaude San Mamesen, eta partida bizia planteatuko dugu hiru puntuak eraman ahal izateko“.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
“Dinamika irabazlean sartzeko gogoa dugu”
“Dinamika irabazlean sartzeko gogoa dugu”
2020ko aza. 26a

“Dinamika irabazlean sartzeko gogoa dugu”

Lehen taldea

Mikel Vesgak adierazi duenez, taldearen lehentasuna “Betisen aurka egindako partida handiaren ostean emaitza positiboak pilatzen jarraitzea da”

Ikusi gehiago
Zuzenean: Mikel Vesgaren prentsaurrekoa
Zuzenean: Mikel Vesgaren prentsaurrekoa
2020ko aza. 26a

Zuzenean: Mikel Vesgaren prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarraitu streaming bidez Mikel Vesgaren prentsaurrekoa Lezamako prentsa aretotik

Ikusi gehiago
Bolada onari jarraipena ematera
Bolada onari jarraipena ematera
2020ko aza. 26a

Bolada onari jarraipena ematera

Lehen taldea

Athleticek Getaferi egingo dio bisita igande honetan (16: 15ean), Real Betisen aurka San Mamesen erakutsitako ildotik jarraitzeko helburuarekin

Ikusi gehiago
ZOOM I Horrela bizi dugu Athletic etxetik
ZOOM I Horrela bizi dugu Athletic etxetik
2020ko aza. 24a

ZOOM I Horrela bizi dugu Athletic etxetik

Lehen taldea

Inaxio, zortzi urteko bazkide gaztea buru duen jarraitzaile sutsuen familia batekin gozatu dugu Betisen aurkako garaipenaz

Ikusi gehiago
Mende honetako gol festa zuri-gorri handienak San Mamesen
Mende honetako gol festa zuri-gorri handienak San Mamesen
2020ko aza. 24a

Mende honetako gol festa zuri-gorri handienak San Mamesen

Lehen taldea

Atzo Betisen aurka egin zuten bezala, lehoiek San Mamesen ligako partidetan beste hamar aldiz lortu dute lau edo gol gehiagoko abantailarekin aurkaria gailentzea

Ikusi gehiago
Bideoa: Athletic – Betis partidaren jokaldirik onenak
Bideoa: Athletic – Betis partidaren jokaldirik onenak
2020ko aza. 24a

Bideoa: Athletic – Betis partidaren jokaldirik onenak

Lehen taldea

Gozatu Athleticek 2020-21 denboraldiko Ligako 10. jardunaldian Real Betisi sartutako gol festaren (4-0) laburpenaz

Ikusi gehiago
Athletic sakon batek Betis jipoitu du
Athletic sakon batek Betis jipoitu du
2020ko aza. 23a

Athletic sakon batek Betis jipoitu du

Lehen taldea

Gaizka Garitanoren jokalariak zortzigarrenak dira 4-0ekoaren ondoren, Victor Ruiz bere atean, Capa, Muniain eta Berenguerren golekin

Ikusi gehiago
Hamaikakoak: Athletic Club-Real Betis
Hamaikakoak: Athletic Club-Real Betis
2020ko aza. 23a

Hamaikakoak: Athletic Club-Real Betis

Lehen taldea

Hauek dira San Mamesen 21:00etan jokatuko den partidarako hasierako taldeak

Ikusi gehiago
Lan plangintza azaroaren 30era arte
Lan plangintza azaroaren 30era arte
2020ko aza. 23a

Lan plangintza azaroaren 30era arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka azaroaren 30era arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
Peñista Eguna buruan
Peñista Eguna buruan
2020ko aza. 23a

Peñista Eguna buruan

Kluba

Barakaldoko Peña Beurko Berriak, egun berezi hau atzeratzera behartuta, aurrera jarraituko du 2021ean, Yerayren babesarekin

Ikusi gehiago