undefined

Elche CF taldearen aurkako partidarako sarrerak

Elche CF taldearen aurkako partidarako sarrerak

Kontsultatu urtarrilaren 22an Martinez Valeron jokatuko den partidarako sarrera eskuratzeko baldintzak

Elche CF taldeak 20 euroko prezioan jarriko ditu Athletic Cluben esku Errege Kopako 16/1eko partidarako sarrerak.

Partida ikusi nahi duten bazkideek Klubaren webgune ofizialeko Bazkideen Txokoan eman beharko dute izena urtarrilaren 17ko 10:00etatik urtarrilaren 20ko 10:00ak arte.

Epea amaituta, Athletic Clubek interesatuei jakinaraziko die nola ordaindu eta nola jasoko dituzten.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea.