undefined

Basconia Athletic Cluben filiala izango da 2023ra arte

Basconia Athletic Cluben filiala izango da 2023ra arte

2020an amaitzen zen hitzarmena hiru denboraldiz luzatu da

Club Deportivo Basconiak Athleticekin duen filialtasun hitzarmena berritu du 2023ko ekainaren 30era arte. Denboraldi honetan amaitzen zen akordioa, baina, berritzearen ondorioz, hiru denboraldiz luzatu dute akordioa.

Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak eta Juan Ignacio Azurmendi, CD Basconiakoak, akordioa ezagutarazi dute gaur goizean Lezaman, Jon Sillero Bilbao Athleticeko kapitainarekin eta Youssouf Diarra Hirugarren Mailako talde basauritarraren kapitainarekin batera.

CD Basconiak 1997-98 denboralditik darama hitzartuta Athletic Clubekin. Urte guzti hauetan hainbat jokalari izan dira Basauriko taldetik pasa eta lehen taldera iritsi direnak.