undefined

RCD Espanyol-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

RCD Espanyol-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

RCD Espanyol taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, izena eman duten pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute

Sarreren prezioa 48 eurokoa izango da, gehi beste euro bat kudeaketa gastuengatik, RCD Espanyol taldeak ezarritakoa. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu.

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek baita publikoak ere astelehenean, urtarrilak 20, 10:30etik 13:30etara eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera erosi ahalko ditu.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.