undefined

“Kontzentrazioan eta xehetasun txikietan egongo da gakoa”

“Kontzentrazioan eta xehetasun txikietan egongo da gakoa”

Angel Villacamparen prentsaurrekoa bihar Madrid CFFren aurka Matapiñoneran jokatu baino lehen (igandea, 12.00etan)

Angel Villacampa Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du gaur Lezaman, bihar Matapiñoneran Madrid CFF taldearen aurka jokatuko duten Primera Iberdrolako 17. jardunaldiko partidaren bezperan.

Entrenatzaileak zazpi baja izango ditu hitzordurako, eta bigarren taldeko bi jokalari deitu behar izan ditu deialdia osatzeko: Amaiur Sarriegi eta Irene Oguiza. “Aste hau iazkoa baino are konplexuagoa izan da. Oso konplikatua izan da sukarrengatik eta gonbitoengatik; gainera, Yulemak min hartu du eta Damaris zigortuta dago bost txartelekin“.

Zerrendako bi nobedadeen inguruan, Villacampak honela baloratu ditu: “Amaiur punta-puntan ari da B taldearekin, mailako golegile nagusia da, nahiko entrenatu du gurekin eta Betisen aurka debuta egin zuen. Oguiza erdilaria da, eta zelai erdian partzela ezberdinetan jardun dezake. Iraiarekin B taldean oso ondo ari diren jokalariak dira, eta kontua da bigarren taldean nabarmentzen diren jokalariek euren lekua izatea lehen taldean“.

Aurkariari eta feudoari dagokionez, prestatzaile zuri-gorriak nabarmendu du egungo Madrid CFFk ez duela zerikusirik “hasi zenarekin, azkenaldian fitxatutako jokalari guztiekin“. “Kontzentrazioan eta xehetasun txikietan egongo da partidako gakoa. Zelaia, belar artifizialekoa den arren, handia da, eta jokaldiak egiteko aukera emango digu“.