undefined

Muniain 400 nuerketetara iritsi da

Muniain 400 nuerketetara iritsi da

Athleticekin 400 partida ofizial jokatu dituen lehoirik gazteena bihurtu da kapitain zuri-gorria

Iker Muniain Athleticekin 400 partida ofizial jokatu dituen lehoirik gazteena izan da, Txantreako kapitainaren historia areagotuz. 27 urte eta hilabete batekin, eta Vigoko RC Celtaren aurka San Mamesen jokatu dituen minutuen ostean, orain arte mugarri horretara iritsi diten 18 lehoien zerrendan sartu da Muniain. Beste bi jokalarik baino ez dute lortu 30 urte bete aurretik zenbaki horretara iristea: Joseba Etxeberriak, 28 urte, 3 hilabete eta 12 egunekin (2005/06 denboraldian); eta Markel Susaetak, 28 urte, 8 hilabete eta 14 egunekin (2016/17 denboraldian).

Muniain 12 urterekin sartu zen Lezamako harrobian, eta Europako txapelketan egin zuen debuta lehen taldearekin, 2009ko uztailaren 30ean, Young Boysen aurka, San Mamesen.

Balantzaren beste aldean, Aritz Aduriz da efemeride hori lortu duen jokalaririk beteranoena, 400. partida denboraldi honetan bertan lortuta, 38 urte, 8 hilabete eta 19 egunekin. Athleticek iazko urrian RCD Espanyoli 0 eta 3 goleko aldearekin irabazi zion partidan lortu zuen mugarria eta bitxia bada ere, egun horretan Muniain izan zen eguneko protagonista, bi gol sartuta eta azkena ere berak eraginda. Aduriz eta Muniain denboraldi berean iritsi dira kopuru biribil horretara. Hori gertatu zen azken aldia 2001/02 denboraldian izan zen, Aitor Larrazabalek eta Josu Urrutiak lortu zutenean, martxoan atzelariak eta maiatzean erdilariak.

Hauek dira Muniainek Athletic Cluben elastikoa jantzitata jokatutako dituen partida ofizialak:

  • 304 LaLigan
  • 54 Europa Leaguen
  • 35 Kopan
  • 7 Champions Leaguen

Athleticekin 400 partida ofizial edo gehiago jokatu dituzten 18 futbolarien zerrenda:

  • Jose Angel Iribar: 614
  • Txetxu Rojo: 541
  • Joseba Etxeberria: 514
  • Andoni Iraola: 510
  • Markel Susaeta: 507
  • Agustín ‘Piru’ Gainza: 494
  • Jose María Orue: 481
  • Aitor Larrazabal: 445
  • Nicanor Sagarduy ‘Canito’: 437
  • Julen Guerrero: 430
  • Estanislao Argote: 427
  • Ismael Urzaiz: 419
  • Jose Luis Panizo: 413
  • Carmelo Cedrun: 402
  • Daniel Ruiz-Bazan: 402
  • Josu Urrutia: 401
  • *Aritz Aduriz: 400
  • *Iker Muniain: 400

* (Oraindik ere lehian)