undefined

Basconia bolada onean dabil

Basconia bolada onean dabil

Patxi Salinasen taldeak bederatzi partida daramatza galdu gabe eta igoerako play-off postuak ate joka ditu

CD Basconia bolada onean dabil Hirugarren Mailako IV. multzoan. Azaroaren 3an Sestao River Club taldearen aurka galdu zuenetik, Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak ez du porrotik jaso jokatutako azken bederatzi partidetan. Ordutik, sei garaipen (Cultural Durango, Tolosa, Lagun Onak, Ariznabarra, Somorrostro eta Deustu) eta hiru berdinketa (Santurtzi, San Ignazio eta Sodupe) lortu ditu, sailkapenaren goialdean kokatzeko. Gainera, horietako bostetan bere atea hutsean uztea lortu du.

Talde bizkaitarra hobetzen joan da asteak igaro ahala, eta bosgarren sailkatuta dago Gernikarekin berdinduta. Azken hauek laugarren dira, igoerako play-off postuetako azkena. Taldeko golegileen artean Youssouf Diarra nabarmentzen da, 10 golekin, multzoko golegile nagusia den Leandrotik (Sestao River, 11) gol batera. Naveira anaiak, Xabier eta Unai hurrengoak dira golegileen zerrendan, 3 golekin bakoitza.

Basconiak partida zailak izango ditu hurrengo asteetan. Sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuetan dauden Portugaleteri eta CD Vitoriari egingo die bisita, eta bi neurketen artean,sailkapenaren erdialdean dagoen Santutxuren kontra jokatuko du Artunduagan.