
Lezama |
Nico Williams, 18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin
Nico Williams, 18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin
Jokalari zuri-gorriak nazioarteko txapelketa bat jokatuko du urtarrilaren 27tik otsailaren 1era
8 urtez azpiko Espainiako selekzioak Nico Williams, Athletic Clubeko Ohorezko Gazte Mailako hegaleko jokalaria, deitu du Atlantikoko XLVI. Koparako, hilaren 27tik otsailaren 1era Kanaria Handiko Las Palmasen jokatuko dena.
Jokalari zuri-gorria kimu mailan iritsi zen Lezamara, eta hamazazpi urteko jokalariak hiru partida jokatu ditu dagoeneko Hirugarren Mailako Basconiarekin, Patxi Salinasen aginduetara.