undefined

Oguiza, antolaketa zelai barruan eta kanpoan

Oguiza, antolaketa zelai barruan eta kanpoan

Erdilari durangarrak, EHUko ingeniaritza ikasleak, debuta egin du lehen taldearekin asteburu honetan Madrilen

Irene Oguizak joan zen igandean izan zituen bere lehen minutuak emakumezkoen lehen taldearekin Madrid CFF taldearen aurka. Durangoko erdilaria atsedenaldian zelairatu zen Andrea Sierraren ordez eta horrenbestez, Athleticen emakumezkoen lehen taldearen historian debuta egin zuen 95. jokalaria da. Angel Villacampak baja ugari zituen partidarako eta ondorioz, Iraia Iturregiren taldera jo zuen, Oguizaz gain, Amaiur Sarriegi ere deituz. Kasualitatez, astebete lehenago Matapiñoneraren jokatu zuten “B” taldearekin, etxekoei 0-4 irabazita.

Iturregiren joko-eskeman finkoetako bat da jokalari ezkertiarra eta Reto Iberdrolan jokatutako 16 jardunaldietatik 15etan hamaikakoan izan da. De la Navarekin eta Sarriegirekin batera (Madril CFFren aurka ere jokatuko du), denboraldi honetan lehenengo taldearekin debuta egin duen hirugarren futbolaria da Oguiza.

Debutatu berri duen jokalariak 20 urte ditu eta Industria Antolakuntzako ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan. Karrera konplexua da, bere sasoian Andere Leguina atezainak ere ikasketa berdinak egin zituen.